domingo, 11 de septiembre de 2016

Oinarrizko irizpideak


"Nik idazten dut ulertzeko" 


 Bernardo Atxaga (2014)



Zergatik bizipenen narrazioa?
Atxagak (2014) adierazten digun bezala idazteak errealitatea ulertzeko aukera ematen digu. Gure esperientzia narratzen dugun bakoitzean, maisu edo maistra bezala sortzen ari dugun identitatea garatzeko aukera eskaintzen diogu gure buruari.
Gure bizipenen dokumentazio sistematikoa ezinbesteko prozesua bihurtzen da esanahiak eraikitzen joateko. DESKRIBAPENA (Zer gertatzen ari da hemen?), HAUSNARKETA (Zer esan nahi du gertakizun honek niretzat? Nola konektatzen du nire ezagupenekin?) eta PARTEKATZEA (Zein da besteen iritzia nire bizipenarekiko? Zeintzuk dira aurkitutako loturak? Nola lagundu ahal dizkidate besteen ideiak nire aurreritziak berrikusteko?)prozesu honen ardatz nagusiak bilakatzen dira.    


Non jaso gure esperientzia ikasgaian zehar?
Lan koaderno digital [Blog] bat sortzeak ikasgaian zehar bizitutakoa, irakurritakoa, hausnartutakoa edo elkarrekin elkartrutakoa jasotzeko aukera ematen digu. 
Gure Lan koaderno digitala sortzeko Blogger baliabidea erabili dezakegu. Ikusi beheko aurkezpenean zeintzuk diren jarraitu beharreko pausuak zurea sortzeko: 





Nola antolatu gure Lan kodernoa [Blog]? 
Lan koaderno digitala, lauhileko honen ikaskuntza emaitza guztien bilgunea bilakatu beharko litzateke. Horretarako, badaude iradokizun batzuk emaitza horien partekatzea eta ulertzea errazten dituztenak: 
    1. Lan koadernoan egindako sarrera guztiak argi eta garbi azaldu beharko dituzte burututako lanak. Horretarako lan horien testuinguraketa (zer da idazten ari dudan hau?) ezinbestekoa da. Goiko ataletan adierazi den bezala, narrazioaren ekintzak HIRU PRINTZIPIO sostengatu beharko du: DESKRIBAPENA - HAUSNARKETA - PARTEKATZEA
    2. Lan koadernoak taldekideen blog helbideak jaso ditu.
    3. Lan koadernoak Etiketen lainoa izango du.
    4. Lauhilekoaren bukaeran lan koaderno bakoitzak E-paperzorro bat izango du; baina zer da e-paperzorroa?
E-paperzorroa eta bloga nahiko gertu daude. Lauhilekoa bukatzean norberak bere e-paperzorroa antolatu beharko du. Horretarako lan koadernoan egiten den azken sarrera batean, norberak sortutako ebidentziak eta hausnarketak era koherente batean antolatu beharko ditu azken testu bat sortuz.
Azken testu hori hiru atalez osatua egon daiteke: lehenengo atal batean norberak bere burua aurkeztuko du (Nor naiz? Zer ikasten ari dut?, etab.bigarren batean, lauhilekoaren ikaskuntza ebidentziak aurkezten dituen narrazioa egingo dugu. Horretan, hitz gakoen hautaketa bat, lan koadernoan sortutako sarrera ezberdinei link-atuak egon daitezke. Hitz gako horien esanguratsutasuna tartekatutako azalpenen bitartez argudiatuko da; azkenik, hirugarren atal batean,norberak bere ondorioak aterako ditu. 
Hemen ikus daitezke hainbat adibide (Zorionez guztiak ezberdinak dira!!)